PAKITA TERMOMETROAREN ONDOAN
SUKALDERA JOAN GARA ESPERIMENTU BAT EGITERA.
URA BOTA DUGU GURE EDALONTZIETARA ETA IZOZGAILUAN SARTU DITUGU. BERTAN 0º C BAINO GUTXIAGO DAGO, 15º ZERO AZPITIK.
URA IZOZTU EGIN DA. ORAIN GOGOR DAGO.
GERO GELARA ERAMAN DITUGU DENAK ETA BATZUK BANKUREN GAINEAN UTZI DITUGU. GELAN 20 ºC DITUGU.
BESTE BATZUK LEIHOAN. KALEAN HOTZ HANDIA DAGO: 8ºC
ETA GELDITZEN DIRENAK, BEROGAILUAREN GAINEAN 35º C-TAN.
AZKENEAN, EDALONTZI GUZTIETAKO URA URTU EGIN DA. BAINA:
- ZEIN LEHENENGO?
- ZEIN BIGARREN?
- ZEIN HIRUGARREN?
- ETA ZERGATIK?
ZUEK ERANTZUNA JAKINGO DUZUE OSO AZKARRAK ZARETELAKO, BAINA METXEK JAKINGO OTE DU? GALDETU, GALDETU ETA ASMATZEN BADU, JARRI ERANTZUNAK BERE PARTEZ.
AGURRRRRR.
zein galdera onak ikertuko dugu ea zer gertatzen da.
ResponderEliminarMETXE